Lur Lan Baserritar Elkarteak gure
baserrietan ekoiztutako produktuak kontsumitzaileari
zuzenean eta bitartekaririk gabe banatzeko helburuarekin
sortu ziren.
Elkarteetan parte hartzen dugun oro gara ekoizle, bai
eta transformazio lanaren egile eta erantzule. Hain
zuzen ere, ekoizle izateak ematen digu izena eta izana.
Nekazal-ekonomiaren garapena sustatzea dugu helburu,
gure herrietan lan egin eta bizitzen jarrai dezagun.
Orain artean bezala, kalitatezko artisautzako aparteko
produktuak eskaintzeko lehengai hoberenak hautatzen
jarraitu nahi dugu.
Guzti horren gainean, kontsumitzaileari zor diogun errespetua
dago, kalitate erreala eskaintzen baitugu, elikagai
osasuntsu eta naturalen bitartez. Zure osasuna gure
ardura da.
|